Anuario 2018
ISBN
9788474768244
Editorial
Centro de Investigaciones Sociológicas
Fecha de la edición
2020
Colección
Fuera de Colección
Dimensiones
21 cm x 30 cm
N° Pág
294
Ikerketa Soziologikoetako Zentroaren (CIS) eginkizun nagusia da Espainiako gizartearen jarrera eta jokabideak aztertzea, eta baita haren egonkortasuna eta aldaketa denboran zehar neurtzea ere. Urtekari hau 2012. urtean hasitako seriearen barne dago eta modu sintetikoan jasotzen ditu 2018an burututako hileroko barometroen emaitzak, inkesta pertsonalak baliatuta garatu zirenak. Bertan aurki daitezke bereziki garrantzitsuak diren galderak, horietako zenbait hilero errepikatzen direlarik. Beste galdera batzuk, berriz, inkesta bakoitzaren izaera monografikoaren adierazleak dira. Horrekin lortu nahi dena da publikoari helaraztea, modu grafiko eta hurbil batean, urtero erakunde honek sortzen dituen datuen hautaketa bat.
Bolumen honek barne ditu: dokumentu honetan zehar erabilitako metodologia modu xehatuan azaltzen duen lehenengo atala, hamar kapitulu tematiko eta urtekari honetarako erabilitako azterlanen fitxa teknikoak. Lehen bi kapituluek luzerako izaera dute eta bertan jasotzen dira egoera ekonomiko eta politikoaren inguruko pertzepzioak eta gobernuaren eta oposizioaren balorazioa. Jarraian kapitulu monografikoak ageri dira, askotariko gaiak jorratzen dituztenak, besteak beste: osasuna eta terapiak, belaunaldien arteko harremanak,
datuen babesa, aisialdia eta turismoa, Espainiako Konstituzioa eta demokraziarekiko asebetetzea, klima aldaketa, Europar Batasuna eta zerga politikari buruzko iritzia.
Aurkeztutako tauletan ikus daiteke elkarrizketatutako pertsona moten artean zeintzuk diren inkestetan kontuan hartutako iritzi bakoitza gehien defendatzen dutenak, hautatutako hainbat ezaugarriren arabera. Ezaugarri horien artean daude alderdi soziodemografiko batzuk, hala nola sexua, adina, burututako ikasketak, lan egoera, egoera zibila edo egoera sozioekonomikoa, baina baita bestelako datuak ere, esaterako, bizi diren udalerriaren tamaina, boto oroitzapena eta praktika erlijiosoa. Honela, elkarrizketatuen iritzia edo, kasuaren arabera, jokabidea agertzeaz gain, urtekari honek talde zehatzen iritziak eta jokabideak modu xehatuan aztertzeko aukera ematen du.
Urtekari hau sortzeko erabilitako datu baseak, eta baita CISek 1999. urteaz geroztik burututako inkesta, serie eta galdera guztiak ere, CISen webgunean eskuragarri daude (www.cis.es), doako kontsulta edo deskargarako.
Madril, 2020ko apirilak 30.
2018ko urtekariak barne du urte horretako CIS barometroen daturik garrantzitsuenen hautaketa bat. “Egoera ekonomiko eta politikoaren inguruko pertzepzioen” atalean gai horri buruzko barometro guztien galdera komunak biltzen dira, bai atzera begira egindakoak zein aurrera begira egindakoak ere. “Gobernuaren eta oposizioaren balorazioa” izeneko atalean aurki daitezke inkestari erantzun dioten pertsonek gobernuari, oposizioari, ministroei eta lider politiko nagusiei buruz duten iritzia, normalean urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian burutzen ziren barometro politikoen araberakoak. 2018ko egoera politiko berezia dela eta, atal horrek egitura desberdina izan du aurreko urtekariekin alderatuta, hainbat serie barne baititu PP eta PSOE alderdien ondoz ondoko gobernuen ingurukoak, beraz, taulak eta grafikoak galderen eta denbora erreferentzien arabera egokitu behar izan dira.
Gainerako atalek hileroko monografiko bakoitzaren galdera hautaketa bat ageri dute. Horretarako, oreka bat bilatu da adierazle bakoitzaren garrantziaren eta hilabete horretako hautatutako galderen kopuruaren artean. Hala ere, zenbait kasutan, multzokatutako hainbat galdera hautatu dira eta horrek espazio gehiago behar izan du.
Galdera bakoitzari dagozkion datuen aurkezpenak antzeko egitura du kapitulu guztietan. Honela, “Egoera ekonomiko eta politikoaren inguruko pertzepzioen” eta “Gobernuaren eta oposizioaren balorazioaren” blokeek iritzi horien urteko luzerako bilakaera barne dute, hilean behingo edo hiruhilekoan behingo erantzunen grafiko adierazgarri baten bitartez.
Bestalde, hileko bloke tematikoek maiztasun marjinalak ageri dituzte (edo batez bestekoak, kasuaren arabera) hautatutako galdera bakoitzarentzat, horiek ere grafiko espezifiko batekin lagunduta. Grafiko hauek, kasu gehienetan, erantzun aukera bakoitzaren portzentajea adierazten dute %0tik %100era arteko ardatz baten gainean. Hala ere, zenbait galdera jakinetan, hala nola lider politikoen eta ministroen batez besteko balorazioan, adierazpen hori datuen hurbileko goiko eta azpiko mugak dituen eskala batera egokitu da, ikusgarritasuna bermatze aldera (0tik 5era arte), balioen hurbiltasuna dela eta.
Barne hartutako taulen edukiaren izendapen adierazgarria hautatu da, taularen hilabetea edo bloke tematikoa barne hartuta, identifikazioa errazte aldera. Honela, adibide moduan, “Egoera ekonomiko eta politikoaren inguruko pertzepzioen” (“Percepciones sobre la situación económica y política” gaztelaniaz) blokeko lehen taulak “SIT1 taula” izena du eta “Gobernuaren eta oposizioaren balorazioaren” blokeko lehen taula, aldiz, “POL1 taula” izenarekin identifikatzen da. Era berean, otsaileko (febrero) barometroaren lehen taulak “F1 taula” izena jaso du eta gauza bera egin da gainerako hilabeteekin. Taula hauek hitzez hitz transkribatzen dituzte jatorrizko galdetegiaren galdera eta erantzun kategoriak.
Jarraian, aldagaien gurutzaketak ageri dituzten taulak aurki daitezke, CISek bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien adierazle soziodemografiko eta politiko ohikoenekin: sexua, adina, egoera zibila, hezkuntza, lan egoera, klase soziala, ideologia, boto oroitzapena, erlijioa eta habitata. Barne hartutako aldagaietako zenbait birkodetu edo eraldatu egin dira, aipatutako adierazle kategoria bakoitzarentzat oro har kalkulatzen diren datuen irakurketa eta interpretazioa errazte aldera (errenkada portzentajetan). Zenbait galdera jakinen kasuan bakarrik portzentaje horiek zutabeka kalkulatu dira eta hala adierazi da dokumentuan.
2018ko urtekarian lehenengoz sartu dira eduki osagarri edo antzekoa duten bi edo hiru erantzunen emaitzak ageri dituzten taulak, datuok taula bakar batean elkartuta. Alderaketa errazteko helburuarekin, galdera aukera jakinetan, portzentajearen ondoan, erantzun duten pertsonen kopurua adierazi da (n). Horrez gain, 2017ko urtekarian egin zen modu berean, urteko denborazko hainbat serie sartu dira (2003. urteaz geroztik, etenik gabe) “Iritzi publikoa eta zerga politika” kapitulukoak.
Adinaren eta klase sozialaren aldagaiek CISak, bere webgunearen bitartez, hainbat azterlanetarako eskaintzen dituen kategoria berak mantentzen dituzte. Aldiz, hezkuntza, lan egoera, ideologia, boto oroitzapena, erlijioa eta habitata beste era batera birkodetu dira, emaitzen taula sintetikoago bat osatzeko.
Adinak, tarte hauek ditu barne: “24 urtera arte”, “25etik 34ra”, “35etik 44ra”, “45etik 54ra”, “55etik 64ra” eta “65 urte edo gehiago”. Ideologiaren aldagaian “5” eta “6” bitarteko balioak multzokatu gabe mantendu dira eta gainerako balioak multzokatu egin dira: ezkerraldean, “1-2” eta “3-4” balioak eta, eskuinaldean, “7-8” eta 9-10” balioak.
“Iritzi publikoa eta zerga politika” kapituluko taulek, gainera, “Bat ere ez” erantzun aukera barne dute, 2018ko barometroan ageri zena. Habitataren tamainari buruzko kategoriak honela identifikatu dira: 10.000 biztanletik beherako udalerriak “Herri edo hiri txikia” dira, 10.001 eta 100.000 biztanle artekoak “Hiri ertaina” dira, 100.001 eta 1.000.000 biztanle artekoak “Hiri handia” dira eta 1.000.000 biztanletik gorakoak “Hirigune oso handia” dira.
Hezkuntza, klase sozial eta erlijio aldagaiak sortzeko, galdera konbinazio bat erabili da. Hezkuntzaren kasuan, inkestatua eskolara joan den ala ez aztertzen duen galdera eta burututako maila goreneko ikasketen maila neurtzen duen galdera konbinatu dira, kategoria hauek sortzeko: “Lehen hezkuntza edo gutxiago”, “Hasierako bigarren hezkuntza”, “Erdi mailako LH”, “Goi mailako bigarren hezkuntza”, “Goi mailako LH” eta “Unibertsitatea”.
Erlijioaren aldagaiak barne ditu erlijioaren gaiaren definizioa eta praktika erlijiosoaren maiztasuna, hartara hiru kategoria sortuta: “Fededun praktikatzailea”, “Fededun ez praktikatzailea” eta “Ateoa, ez fededuna”.
Boto oroitzapenari dagokionez, bi galdera uztartzen dira: azkeneko hauteskundeetan botoa eman zen ala ez, alde batetik, eta zein alderdiri botoa eman zion, bestetik. Hilabete bakoitzerako aurreko hauteskunde deialdira aurkeztu ziren alderdi eta talde politikoak hartzen dira kontuan. Zentzu horretan, erreferentzia dira 2016ko ekaineko hauteskunde orokorretara aurkeztu ziren alderdiak. Alderdiekin batera “Ez zuen botoa emateko adina”, “Boto zuria”, “Ez zuen botoa eman”, “Ez da gogoratzen” eta “EDE” (ez du erantzun) kategoriak ageri dira. “Ez zuen botoa eman” aukeraren baitan biltzen dira jatorrizko bi galderetako edozeinetako botoa eman ez izanaren edo ezin izanaren aukera guztiak (botoa ematera joan zen baina ezin izan zuen botoa eman, ezin izan zuen botoa ematera joan, botoa ez ematea erabaki zuen eta boto baliogabea). “Ez zuen botoa emateko eskubiderik” aukerak, botoa emateko eskubiderik eza islatzen duena, ez da sailkapenean ageri.
Bestalde, klase sozialaren aldagaia inkestatuek hiru galderari emandako erantzunekin osatzen da: lan egoera, lanbidea eta egoera sozioekonomikoa, CNO 2011 eta CNAE 2009 kodetzeen arabera. Hauek dira aldagai honen bost kategoriak: “Goi/goi-erdi mailako klasea” (profesional eta teknikariak, zuzendariak eta erdi mailako kargudunak barne dituena), “Erdi mailako klase berriak” (eskuzkoak ez diren lanbideetako soldatakoak), “Erdi mailako klase zaharrak” (enpresaburuak, autonomoak eta nekazariak), “Langile kualifikatuak” (eskulangile kualifikatuak, langileburuak eta artisauak), “Langile ez kualifikatuak” (industria eta zerbitzuetako langileak eta nekazaritzako jornalariak).
Aldagai argitzaileetako (gurutzaketa aldagaiak) “Ez daki (ED)” eta “Ez du erantzun (EDE)” kategoriak tauletan ageri dira bakarrik zifra horrek berezko zentzua duen kasuetan. Beraz, “ED” eta “EDE” mantendu egin dira ideologia politikoari dagokionez; “Ez da oroitzen” eta “EDE”, boto oroitzapenari dagokionez; eta “EDE” erlijioari dagokionez. Aldiz, gainerako kasuetan (sexua, adina, egoera zibila, hezkuntza, lan egoera eta klase soziala) ez dira barne hartu, hondar izaera baitute.
Halaber, adierazi egin da, galdetegiaren diseinuan hala jaso bada, elkarrizketatuak egindako galderari emandako “Erantzun espontaneoa” izan direnak. Bestetan, elkarrizketatzaileak lehenetsitako erantzun aukera gisa ez eskaintzeko agindua zuen kategorien kasuan, kategoriaren ondoan “EZ IRAKURRI” adierazi da. Hori gertatzen da, adibidez, “Ez da egokia” kategoriarekin, ez dator bat inolako erantzunekin, baina sartu egiten da elkarrizketatuaren egoera pertsonala dela eta galdera aplikagarria ez denean.
Adierazleen kategoria batzuk elkarrizketatuen erantzunen artean maiz agertzen ez direnean eta guztizko lagina gurutzaketa aldagaien estratifikazioaren arabera sortutako taldeen artean banatzen dela kontuan hartuta, ohartarazpena burutu behar da
portzentajeen interpretazioak dakartzan mugen inguruan. Horregatik adierazten da, parentesi artean, galdera horri erantzun dioten pertsonen kopurua (n), kategoriaren arabera edo oro har.
Hautatutako galderei buruz eskaintzen den informazioa, zenbaitetan, partziala izaten da, irakurketa errazteko helburuarekin. Honela, adibidez, multzokatutako hainbat galderatan erabiltzen diren “Asko” eta “Nahikoa” erantzun aukerak, maiztasuna zein adostasun maila islatzeko erabiltzen direnak, “Asko + Nahikoa” aukeran multzokatu dira, gainerako erantzun aukerak
(“Gutxi” eta “Batere ez”) alde batera utzita. Beste kasu batzuetan, erantzun kategoriak multzokatu dira emaitza esanguratsutzat jo denean, edo alderaketa laburbildu eta errazteko helburuarekin, esaterako, “Datu pertsonalen babeserako bermeak Interneten” galderaren kasuan, non bi erantzun aukerak multzokatu diren (“Oso handiak + handiak”).
Oro har, lortu nahi dena da honelako galderetan erantzunik esanguratsuena aurkeztea, beraz, zenbait kasutan, datu bakar bat ematen da. “Iritzi publikoa eta zerga politika” izeneko kapituluaren kasuan, “Oso gutxi”
kategoria ageri da bakarrik “Zerbitzu publikoetara bideratutako baliabideen” inguruko galderan.
Bestalde, erantzun bat baino gehiago emateko aukera eskaintzen duten galderetan (esaterako, lehenik eta bigarrenik), gurutzaketa tauletan lehenik emandako erantzunaren datuan adierazi dira soilik. Horrez gain, 0tik 10era bitarteko eskalen kasuan, multzokatutako galderak ez direnean, kategoriak elkartu egin dira irakurketa errazteko: “0-2”, “3-4”, “5”. “6-7” eta “8-10”.
Dokumentuan zehar, erantzun anitzeko gisa identifikatutako galderak aurki daitezke eta, kasu horietan, elkarrizketatu bakoitzak aukera zerrenda bati emandako erantzunak modu agregatuan aurkezten dira. Galdera hauetan, (n) balioak, gainerako galderetan ez bezala, emandako erantzun guztiak adierazten ditu, eta ez erantzun duten pertsonen guztizko kopurua. Elkarrizketatzaileak elkarrizketatuak aipatutako erantzun guztiak markatzen ditu, beraz, zutabe portzentajeen batura 100 baino handiagoa da. Batzuetan, erantzun anitzeko galderen kasuan taularen irakurketa errazteko, erantzun aipatuenak hautatu dira; esaterako, “Aisialdi egun nagusiez gozatzeko modu pertsonalak” galderan, jarduera adierazgarrienak hautatu dira.
Urtekari honen eranskinean aurki daitezke urtekaria osatzen duten barometro bakoitzari dagozkion fitxa teknikoak.
- PP alderdiaren Gobernu Zentralaren kudeaketaren balorazioa
- Oposizioko Alderdi Nagusiaren Lanaren Balorazioa (Gobernu Zentrala)
- Konfiantza maila gobernuko presidentearengan: Mariano Rajoy
- PP alderdiko gobernuko ministroen ezaguera eta balorazio eskala (0-10)
- Estatuko eta erkidegoetako lider politikoen ezaguera eta balorazio eskala (0-10)
- Psoe alderdiaren Gobernu Zentralaren kudeaketaren balorazioa
- Konfiantza maila gobernuko presidentearengan: Pedro Sánchez
- Psoe alderdiko gobernuko ministroen ezaguera eta balorazio eskala (0-10)
- Osasunarekin lotutako ezohiko hainbat tratamenduren ezaguera
- Osasunarekin lotutako ezohiko hainbat tratamenduren funtzionamenduaren inguruko ezaguera
- Osasunarekin lotutako ezohiko hainbat tratamenduren funtzionamenduaren inguruko ezaguera
- Osasunarekin lotutako ezohiko hainbat tratamenduren ezaguera eta laguntza (laburpena)
- Osasunarekin lotutako ezohiko tratamenduak ez erabiltzeko arrazoiak
- Osasunarekin lotutako ezohiko tratamenduak erabiltzeko arrazoi pertsonalak (azken hamabi hilabeteak)
- Aiton-amonek espainiako gizarteari egindako ekarpenak
- Pertsona bat hirugarren adinekoa dela esateko arrazoia
- Harremana gurekin bizi ez diren pertsonekin
- Gurekin bizi ez diren hainbat pertsonarekin telefonoz izandako elkarrizketen maiztasuna
- Gurekin bizi ez diren hainbat pertsonarekin buruz buru izandako elkarrizketen maiztasuna
- Azken sei hilabeteetan zehar inguru sozial hurbileneko pertsonei emandako hainbat laguntza mota
- Datu pertsonalak ematearen arriskuari buruzko informazio maila
- Datu pertsonalen babeserako bermeak interneten
- Datu pertsonalen hainbat erabilera ez baimendu sufritzeko probabilitate
- Adostasun maila gizarte sareek eskaintzen duten segurtasunari buruzko hainbat baieztapenekin
- Interneteko segurtasun neurrien erabilera maiztasuna: pribatutasun politiken irakurketa
- Interneteko segurtasun neurrien erabilera maiztasuna: webguneen aldetiko jarraipena ekiditeko tresnen erabilera
- Interneteko segurtasun neurrien erabilera maiztasuna (laburpena)
- Datu pertsonalen babeserako interneten hartutako neurriak
- Aisialdiko bidaiekin lotzen diren ideiak
- Aisialdiko bidaien lehentasunezko iraupena
- Aisialdiko bidaien helmuga hautatzeko lehentasunak (turistikoak / ez turistikoak)
- Aisialdiko bidaien lehentasunezko programazioa (turistikoak / ez turistikoak)
- Aisialdiko bidaien helmuga hautatzeko eta programazioa burutzeko lehentasunak
- Aisialdiko bidaien lehentasunezko gaiak eta helburuak (laburpena)
- Aisialdi egun nagusiez gozatzeko modu pertsonalak
- Espainiako konstituzioarekiko asebetetze maila
- Espainiako konstituzioaren erreformari buruzko jarrera
- Espainiako konstituzioan burutu beharko litekeen erreforma mota
- Espainiaren harrotasun sentipena demokraziarako trantsizio prozesuari dagokionez
- Espainiako demokraziaren funtzionamenduarekiko asebetetze maila
- Lehentasunezko erregimen politikoa
- Kongresuan eta senatuan jorratutako gaien garrantziaren balorazioa
- Gaur egun gertatzen ari den klima aldaketaren existentzia ezagutzea
- Muturreko lehorteak edo uholdeak beti gertatu izan diren fenomenoak diren edo klima aldaketarekin lotura duten fenomenoak diren inguruko iritzia
- Klima aldaketaren existentzia ezagutzea eta muturreko fenomenoen inguruko iritziak (laburpena)
- Hainbat elementuk klima aldaketan duten eragin maila: gizakien jarduna, industria, kotxeak, gasak, etab.
- Klima aldaketari aurre egiteko beharrezko aldaketa pertsonalak
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Klima aldaketaren inguruko ohiko iritziekiko adostasun maila
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Identifikazio pertsonala hainbat lurralde esparrurekin
- Espainiak Europari buruzko erabakietan eta ebaren politikan izan beharko lukeen eragina
- Europar batasunak garatutako politiketan eragin handiena izan duen talde politikoa
- Europar batasunak garatutako politiketan eragin handiena izatea gustatuko litzaizukeen talde politikoa
- Konfiantza maila hainbat erakunde politikorengan
- Litzaizukeen talde politikoa europako parlamentuan espainiako alderdi politikoentzat lehentasunezkoak izan beharko liratekeen gaiak
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak
- Hainbat zerbitzu publikoren funtzionamenduarekiko asebetetze maila
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (jar.)
- Zergen funtzionalitatea
- Administrazio publikoek hainbat zerbitzu publikotan burututako gastuaren balorazioa
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Gizarteak administrazio publikoei ordaindutako zerga eta kotizazioen truke jasotzen dituen kontraprestazioak (laburpen)
- Administrazio publikoei ordaindutako zerga eta kotizazioen truke pertsonalki eta familia mailan jasotzen diren kontraprestazioen balorazioa
- Gizarteak administrazio publikoei ordaindutako zerga eta kotizazioen truke jasotzen dituen kontraprestazioak
- Espainiako zergadunen gaineko presio fiskala eta zerga iruzurraren pertzepzioa (laburpen)
- Espainiako zergadunen gaineko presio fiskalaren pertzepzioaren bilakaera (2003-2018)
- Espainian dagoen zerga iruzur mailaren pertzepzioaren bilakaera (2003-2018)
- Justizia zergak kobratzeko orduan